argia.eus
INPRIMATU
Gaur estreinatuko da ‘Bertsolari’ film dokumentala areto komertzialetan
2011ko urriaren 14a

Gaur estreinatuko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan Asier Altuna bergararrak zuzendu eta idatzitako Bertsolari film dokumentala. Donostiako Zinemaldian zeresena eman ondoren, ikusmin handia sortu du Altunaren lanak, ez bakarrik hemen, baita kanpoan ere. Izan ere, nazioarteko hainbat zinema jaialdik azaldu dute filmarekiko  interesa.     

Bertsolaritza begi ezezagunen aurrean aurkeztea da filmaren xede nagusia, betiere ikuspegi propio bat erabilita. Testigantzetan oinarritzen bada ere, irudiaren trataera berezi eta poetikoak ezberdintzen du obra, bere izaera unibertsala agerian utziz. Aupa Etxebeste! -ren egileak, besteak beste,  Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak jarri ditu hizketan dokumentalean.

Hegoaldeko lau hiriburuetaz gain, Irun, Orereta, Eibar, Zarautz, Arrasate, Tolosa, Azpeitia eta Beasainen egongo da dokumentalaz gozatzeko aukera.

Hona hemen pelikularen trailerra.