argia.eus
INPRIMATU
Pasaportea berritzen saiatu zen ‘La Manadako’ guardia zibila behin-behinean aske utzi dute
  • Antonio Manuel Guerrero ‘La Manadako’ guardia zibila, kartzelatik irten eta hiru egunera pasaportea berritzen saiatu zen. Ostegunean egin da auzi saioa Nafarroako Auzitegian eta epaileek erabakia hartu arte libre utzi dute.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 06a
Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'-ko guardia zibila

Guerrerok, bederatzi lekuko eraman ditu eta bere abokatu José Pérezek adierazi duenez, gaizki ulertua egon da. “Pasaportea galdu egin zuen eta ateratzea joan zen epaitegian usteko asmoz”.

Auzi saioaren ondoren aske utzi dute bortxatzailea, datozen egunetan erabakiko dute berriro espetxeratu edo ez.

Bederatzi urte beharrean, bi hilabete

2016ko Sanferminetako bortxatzaileei bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegiak apirilean. Bi hilabete pasa ondoren, baldintzapean aske usteko erabakia hartu zuen Nafarroako Auzitegiko bigarren aretoak, pasaportea kenduta eta baldintza batzuk ezarrita. Horien artean, Espainiako Estatuan bidaiatzeko libre dira, Madrilgo Autonomia Erkidegoan izan ezik.