Uztailaren 7an neska bat taldean bortxatzeagatik bost sexu eraso leporatu dizkie epaileak. Horrez gain, lapurtzeko indarkeria erabiltzea egotzi die, gazteari sakelakoa ebasteagatik.
Bideokonferentzia bidez azalduko dira epaile aurrean, gaur, egun kartzelan dauden bost gizonak. Uztailaren 7an emakume bat bortxatu, grabatu eta sakelakoa lapurtu zioten, inori konta ez ziezaion. Hori dela medio, bost sexu eraso egitea leporatuta prozesatuko dituzte, bai eta lapurreta leporatuta ere.
Bortxaketaren frogek argi uzten dute, magistratuaren irudiko, bortxatzeaz gain, gizonek "biktimari barre" egiten ziotela; halaber, grabatzea bera "irain gaineratua" dela azpimarratu du epaileak.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra