argia.eus
INPRIMATU
Milaka pertsona Parisen hildako hiru kurduei eginiko hiletan
  • Milaka pertsona bildu dira Amed kanpoaldean, Parisen tiroz hildako hiru kurduei azken agurra emateko. 

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 17a
Hildako kurduen iritsierako argazkia. (Iturria:Naiz.info)

Atzo gauean jarri zituzten hil-beilak jendeak ikusteko moduan erietxe bateko beilatokian. Arratsaldeko 8ak inguruan iritsi ziren hilkutxak Diyabarkirrera eta aireportutik kilometro batera 20.000 lagun inguru kontzentratu ziren."Martiriak ez dira sekula hiltzen" esanaz hartu zituzten gorpuak.

Gaur gauean Batikent plazan egingo zaie hileta elizkizuna eta amaitu ostean beraien jaiotza herrietara bidaliko dituzte han lurperatu ditzaten.