argia.eus
INPRIMATU
Gaur izango da Gipuzkoa Zutiken hurrengo kapitulua, Zinemaldian
  • 18:00etan Boulevardean hitzaldia antolatu dute. Jarraian asanblada egingo dute eta 19:00etan Kursaalera joateko deia luzatu dute, "arropa dotoreak eta maskarak jantzita". Zinemaldia baliatuko dute herritarrei erraustegiaren inguruko informazioa zabaltzeko.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2016ko irailaren 16a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udan zehar pare bat asanblada egin dituzte Easo plazan eta Boulevardean: udan herrietan egin diren ekimenen berri eman zioten elkarri eta ikasturteari ekiteko Zinemaldia hautatu zuten, biltzen duen jendetzagatik eta erraustegiaz informatzeko komunikatiboki ematen dituen aukerengatik. Horren adierazgarri, deialdia egiteko zabaldu dituzten irudiak:

18:00etan Boulevardean zabalduko da koloretako oihala

Lehenik, Joxemari Irazusta erraustegiaren kontrako mugimenduko kideak hitzaldia emango du, erraustegiaren gaia zertan den azalduz. Jarraian, asanblada egingo dute hurrengo ekintzak adosteko.

19:00etan Kursaalera

Boulevardetik elkarrekin joango dira Kursaalera, arropa dotorez eta maskarillak jantzita. "Pasarela alternatiboa" egongo dela iragarri dute eta Zinemaldiak erakartzen duen jendeari informazioa banatuko diotela.

%99aren bideoa, animazioan

Sare sozialetan asko ari da zabaltzen ostegun arratsaldetik, erraustegiaren eta Gipuzkoa Zutiken arteko afera "South Park" marrazki bizidun ezagunen bidez azaltzen duen bideoa. (Idatzizko mezuak eta hondoan entzuten diren aldarrikapenak euskaraz ematen ditu baina elkarrizketa guztiak gazteleraz).