Ana Ollo kontseilariak sinatu ditu emisioa ahalbidetuko duten foru arauak; EAEren eta Nafarroaren hitzarmenari esker eskainiko dute Euskal Telebista Publikoa.
Eremu autonomikoko 26. multiplexaren bitartez ikusten ahalko da ETB1. ETB2 eta ETB3, ordea, eremu lokaleko multiplexenen bidez.
Vaughan kateak haren telebista lizentziari uko egiteak ahalbidetu du, kateen berrantolaketa, eta, hala, ETB1 kate autonomikoen bitartez sintonizatu ahalko da eta ETB2 tokiko kateen bidez.
Apirilean moztu zuten ETBren seinalea Nafarroan, erregionalisten gobernuak lotuta utzitako trikimailu bat medio.
Uztailean, EAEk eta Nafarroak hitzarmena lortu zuten, eta horretan oinarrituta hasiko dira oraingo emisioak.
Albistea Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra