Urtzi Martinez eta Jon Telletxea ez dira espetxean aurkeztu. Hori adierazi 11:00etan Bilboko Albia lorategian Grebalariak Aske plataformak egindako prentsaurrekoan. Bi auziperatuon izenean oharra irakurri du Irantzu Ialdeberek, eta "lege arrotzen eta kapitalisten aurrean desobedientziaren bidetik jotzea" erabaki dutela adierazi dute. Urriaren 11rako AskeGunea deitu dute Deustun.
Bi urte eta erdiko espetxe zigorra bete beharko dute bi gazteek greba orokorreko istiluetan parte hartu izanaz akusatuta. Herritarrei dei egin diete urriaren 11n 10:00etatik 14:00etara Deustuko Done Petri plazara joatera.
2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana egozten diete gazteei eta irailaren 22an hasita 10 eguneko epea izan dute espetxean beren burua aurkezteko. Hasieran, zigorra 15 hilabetekoa zen, baina desordena publikoa eragitea leporatuta zigorra handitu egin zieten.