argia.eus
INPRIMATU
Gaur amaituko da Editoreen Galeusca A Coruñan: hizkuntza propioetako edizioa aztertu dute
  • Editoreen Galeusca jardunaldiak, A Coruña-ko Luis Seoane Fundazioan egiten ari dira, ekainaren 13, 14, eta 15ean. Gaur dute itxiera eguna. Hizkuntza propioetako edizioaren egoerari buruz ari dira.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 15
Aurtengo edizioaren afixa eta irudia.

Bederatzigarren edizioa da aurtengoa, hizkuntza propioetako edizioaren egoerari buruz arituko dira, Asociación Galega de Editoras (aurtengo antolatzaileak), Associació d'Editors en Llengua Catalana, Associació d'Editors del Pais Valenciá eta Euskal Editoreen Elkartea.

Euskal Editoreen Elkartea-ren zuzendaritza berriko lau partaide daude bertan:

Joxemari Sors-ek, elkarteko lehendakariak, (Elkar), Euskal Herriko edizioaren panorama aurkeztu du.

Pello Elzaburuk, (Pamiela), Galiziako Kalandraka argitaletxearekin komunean duten esperientzia konpartitu du.

Mikel Sotok, (Txalaparta), nazioarteko edizioaren egoera aztertzeko ardura hartu du.

Idoia Gonzalezek, (Erein), edizio sektorean berdintasunaren prozesuaz ari da, beste hiru lurraldetako emakumeekin.

Jardunaldiak, Galiziako Xunta, A Coruñako Udala, Luis Seoane Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzarko Kultura Sailaren laguntzarekin antolatu dira.