Gaueko autobus zerbitzuan emakumezkoek nahi duten tokian geratzeko aztertzea eskatu dio Iruñeko Udalak Iruñerriko Mankomunitateari.
Hori posible ez balitz, ibilbideetan geltoki gehiago jartzea eskatzen zaio, hala emakumezkoak euren etxerako bidean gutxiago ibili behar izan daitezen. Gaurko lehendakaritza Batzordean hartu dute erabakia, UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta PSNren baiezkoarekin. Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra abstenitu egin dira. Duela aste gutxi erabaki zuen Bilboko Udalak ere euren menpeko autobusetan emakumeek gelditzeko aukera hau izatea.