argia.eus
INPRIMATU
GauBeltza.eus: Halloween euskal tradiziorako berreskuratzeko
  • Halloween gaua bere sustrai euskaldun tradizionalekin berriro ezkontzeko ahaleginean ari diren han eta hemen. Ikastaro horren osagarria ireki da orain: GauBeltza.eus webgunea, gida lagungarri praktiko baten gisara. Urtero bezala (noski), urriaren 31n izango da arimen gaua, gau beltza edo Halloween.

Sustatu 2019ko irailaren 27a

Herriz herri ekimenak sortzeko hausnarketa, materialak eta aurrekariak eskaintzen ditu webguneak. Prozesu jakin bat hasteko, jada taldeak biltzen hasteko proposatzen da, eta... zer egiteko? adibidez:

- Eske erronda. Ezagun egin diren halloween irteera horiekin akaso antz handiena dutenak. Gabonetan, inauterietan edo Santa Agedan egiten direnen antzekoak.

- Mozorro eta makillaje tailerrak.

- Beldurrezko ibilbidea. Iluntasunean antolatu daitekeen jarduera kolektibo interesgarria.

- Beldurrak erretzea. Beste jai batzuetan ere suak eta mozorro-erreketak egiten diren bezalatsu.

- Kalabaza tailerrak. Arbi eta erremolatxekin ere egiteko modukoa; hau ere, inportaziokoa barik, euskal tradizioetakoa baitzen ez duela hainbestera arte.

- Gaztainerre. Arima egunaren ondorengo bigarren astelehenean zenbait tokitan ospatu izan den tradizio bat. Familiako edo txokoko afaria plazara atera daitekeela proposatzen da.

- Transmisio saioak. Ikasteko nola egiten ziren kontu hauek duela ez horrenbeste.

- Kultura ekintzak oro har.

GauBeltza.eus apailatu du, Itzalitako Kalabazen Berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak.