Abenduaren 27an, ostirala, XIII. Beasaingo Film Laburren Emanaldiari ekingo zaio Usurbe Antzokian, gaueko 21:00etan. Gau Laburra deituriko honetan 12 lan eskainiko dira, Euskal Herriko zinegileek azken urteetan eginak denak. Mota gehienetako filmak daude Goienizeko kideek hautatutako hamabi fikzio eta dokumental horien artean: parodia, kritika soziala, drama nahiz komedia. Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eskainiko dira.
Zuzendarien artetik batzuk Beasainen izango dira, filma proiektatu aurretik aurkezpen lanetan aritzeko, eta ondoren, ikusleen galderei erantzuteko. Ikusleek, bestalde, film gogokoena aukeratuko dute.
Honoko hauxe da erakutsiko diren filmen zerrenda:
Democracia, Borja Cobeaga
Cólera, Aritz Moreno
Zela Trovke, Asier Altuna
Spanish Sincicalist, Lander Camarero-Iñigo G. Quesada
Thailandia, Aitor Apeztegia-Xanti Ramirez
Ahaztutako denboraren mapa, Alberto Gastesi
Hombre blanco, hombre negro, Javi Alonso
Hotzanak, for your own safety, Izibene Oñederra
Atrapados, Oskar Tejedor
Goenkale: amaiera, Lander Camarero
De noche y de pronto, Arantxa Echevarría
Bandera, Koldo Almandoz