argia.eus
INPRIMATU
Gau beltza

Jon Otermin Benito @jonmaya10 2021eko maiatzaren 04a

Ostots batek esnatu zaitu. Edo beharbada ez duzu lorik hartu? Egia esan, ez du garrantzirik; insomnioa modan dago.

"Kanpoko arriskuez salbu zaren bitartean, hortxe, etxeko hormetatik bestaldera mela-mela eginda egonen da mundua"

Jada ez dakizu zerk asaldatzen zaituen: laneko presioak, arazo pertsonalek, pandemiak… “Bizitza gogorra duk”, esango luke baten batek, eta ez litzaioke arrazoirik faltako. Zoritxarrez, ezbeharrek gure egunak hartu dituzte.

Euriaren soinua aditzen duzu, leihoko kristalaren kontra tai gabe joka. Ardi beltza bilatzeko gaua da, baina gelaren bakardadean onik zaude, bederen.

Oraindik denbora falta da alarma-hotsa entzuteko. Ohetik malguki baten antzera jauzi egin beharko duzu, ziztu bizian gosaldu eta kotxera igo bailara ilunpean zeharkatzeko.

Eguneroko joanaldia.