argia.eus
INPRIMATU
Gau Beltza berreskuratzeko ahalegin berezia egingo dute aurten Bergaran
  • "Euskal Herriko tradizio eta ohituretan oinarritutako" Gau Beltza berreskuratzeko askotariko ekintzak antolatu dituzte Bergaran urriaren 20tik 31ra. Jardun euskara elkarteak sustatuta antolatu dute egitaraua, "zeharka beste hainbat balio zabaltzea" ere helburu duena.

Jokin Bereziartua Lizarazu @jbereziartua Goiena @goiena 2021eko urriaren 15

Gau Beltza berreskuratzeko askotariko ekintzak antolatu dituzte urriaren 20tik 31ra. "Eredu parte hartzaile baten bidez" ospakizuna indartu nahi dute, eta zeharka beste helburu batzuk ere landu: "Euskararen erabilera indartzea, festa erakargarri baten bidez; berdintasuna bermatzea; inklusibitatea lantzea; herriko tradizioak ezagutzea eta berrasmatzea; heriotzaren inguruko emozioak lantzea; Gau Beltza zer den, nondik datorren eta haren balioak lantzea; euskal identitatea lantzea; herriko umeak eta nerabeak festaren protagonista izatea; eta ospakizuna elkarrekin sortzea, herritarren partaidetzarekin".

Ekimenean parte hartzeko honako eragile hauekin egon dira Jardunekoak: Bedelkar, AIDAU haurren zerbitzua, Bergara Herri Hezitzailea, Txapa irratia, Musika Eskola, San Joxepe Elkartea, Ugutz Tours, gaubeltza.eus eta Ndank Ndank.

GAU BELTZA BERGARAN: EGITARAUA

Urriak 20, eguaztena 

Arimen kandela: misterio jolasa familian

Gau beltzaren jatorria landuko da.

LH 3-4-5-6 zuzenduta

AIDAU haurren zerbitzuan. (Oxirondo azokako 1.solairuan). Bi txanda izango dira: 17:15etik 18:15era lehena, eta 18:30etik 19:30era bigarrena.

Urriak 27, eguaztena

Sukaldaritza familian

Adin guztietarako (haurrak heldu batekin)

Udazkeneko barazki eta fruituak erabiliz hainbat errezeta prestatuko ditugu.  

AIDAU haurren zerbitzuan. Txanda bakarra egongo da: 17:30etik 19:30era.

Urriak 22, 29 (egubakoitza): 17:30

Urriak 23, 30 (zapatua): 11:00

Gau Beltzean girotutako tailerrak, umeendako: kuiak hustekoa, makillajea eta mozorro tailerra… San Martin plazako arkupeetan.

Urriak 30, zapatua

18:30 Kalabera abestia Musika Eskolarekin eta ondoren txokolatea San Joxepe elkartekoen eskutik San Martin plazan.

19:30 Gau beltzeko kalejira eta Deabru Beltzak taldearen “Su danborrak”.

Urriak 31, domeka

Bautista Legenardunaren bisita gidatua

21:00 Euskaraz

23:00 Gaztelaniaz

Doan. Plaza mugatuak. Izena emateko: ugutztours@gmail.com edo 695 75 34 30