Igandean, hilak 21, hirugarrenez egingo da Gatzaren Eguna Debagoieneko Leintz Gatzaga herrian. Egitarau zabala osatu dute egun osorako: mendi ibilaldia, hitzaldia, azoka, kontzertua...
Antolatzaileek aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duten moduan, herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen lotura. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen, herriaren izenak erakusten duenez. Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. Han dago Gatz museoa.
Leintz Gatzagako basoetatik Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek gidatuko duten Basoen humanizazio prozesua mendi ibilbide gidatuarekin emango zaio hasiera egunari 9:30ean. 11:00etatik aurrera gatzaren eta produktu ekologikoen azoka izango da pilotalekuan, Debagoieneko eta inguruko 18 ekoizlek parte hartuko dute eta beste gatzaga batzuetako ordezkariak ere izango dira. 12:00etan, bestalde, Jakoba Errekondo ARGIAren Bizi Baratzea proiektuko kideak hitzaldia emango du. Landareak Lantzen 2019ko gida-liburu berria aurkeztuko du bertan.
Egiratau osoa