Munduko gastu militarrak lehenbizikoz gainditu du bi bilioi dolarreko langa. 2021ean 2,11 bilioi dolar xahutu dira, 1,97 bilioi euro, 2020an baino %0,7 gehiago, balio errealei erreparatuta. Aintzat hartuta pandemia betean egindako gastuez ari garela, eta Ukrainako gerra lehertzeke zegoela oraindik, pentsatzekoa da aurten kopurua are handiagoa izango dela.
Stockholmeko Bakerako Azterlanen Nazioarteko Institutuak (SIPRI) eman ditu datuak. AEBak mantentzen dira lehenbiziko postuan, 2021ean 800.000 milioi dolar bideratuta gastu militarrera (munduko gastuaren %38). Txina dago bigarren lekuan (293.000 milioi dolar, %14), India hirugarrenean (%3,6), Britainia Handia laugarrenean (%3,2) eta Errusia bosgarrenean (%3,1). Zerrendaren goialdean dauden bost herrialdeek bideratutakoa, munduko gastu osoaren %62 da.
Frantzia, Alemania, Saudi Arabia, Japonia eta Hego Korea dira lehenbiziko hamarren zerrenda ixten dutenak.
As a result of a sharp economic recovery in 2021, the global military burden—world military expenditure as a share of world #GDP—fell by 0.1 percentage points, from 2.3% in 2020 to 2.2% in 2021.
Read more about the trends in world military spending ?? https://t.co/9dsFAu3Z1h pic.twitter.com/fyCd9GbBkh
— SIPRI (@SIPRIorg) April 25, 2022