Gorroto delitua eta erlijio sentimenduen aurkako atentatua egozten dizkiotela jakinarazi du Twitter bidez @ikerbest kontuaren erabiltzaileak.
Berak esan duenez, ondorengo gaiei buruz idazteagatik deitu dute deklaratzera: Altsasuko gazte atxilotuak, Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferenduma, “Alde Hemendik” Espainiako Estatuko polizi indarrak Euskal Herritik kanporatzea helburu duen plataforma, torturak eta polizia bortizkeria.
@ikerbest-ek adierazi du sare sozial horren bitartez auziaren berri ematen joango dela. Momentuz, asteartean joan da epaitegira, eta abokatuaren eskariz ez du deklaratu. Hurrengo zitazio bat itxaroten dago. Hona zabaldu duen haria, auzia aurrera joan ahala freskatzen joango dela esan du:
Abro hilo donde iré actualizando todo el proceso. https://t.co/IsOjMsqQxO
— Irek 🏳🌈 #AltsasukoakASKE (@ikerbest) October 8, 2019
Gasteiztarrak publikoki gaitzetsi du Mozal Legearen erruz jasotako salaketa. Horrek eragina izan du, eta BGD abokatu taldeak dohainik eskainiko dizkio bere zerbitzuak. Aurrez, talde berak Cassandra Vera txiolariari lagundu zion antzeko kasu batean. Orduan, Vera Luis Carrero Blanco Francoren gobernuko presidente izan zenaren inguruan idatzitako txiste batzuengatik epaitu zuten.