Urriaren 16tik 31ra bederatzi ekitaldi antolatu dituzte. Horiek denak eta pegatina politikoen erakusketa, Zapatari kaleko 93. zenbakian.
Hona hemen Zapateneoak bere XV. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarau mardula:
Urriak 16, 19:00etan: La revolución en la práctica liburuaren aurkezpena
Rosa Negra editore-kolektiboaren eskutik.
Urriak 18, 19:00etan: Manifiesto por una civilización democrática liburuaren aurkezpena
Abdullah Öcalanen liburua aurkeztuko du Sivan Zerdesti Kurdistango Kontseilu Nazionaleko kideak, Agir kolektiboak antolatuta.
Urriak 19, 19:00etan: 10 ingobernables. Historias de transgresión y rebeldía liburuaren aurkezpena
June Fernández idazle eta Pikara-ko kazetariak bere liburuaren gainean solastuko du.
Urriak 20, 19:00etan: "Estos discos tienen una historia" hitzaldi-entzunaldia
"Gizon zahar bat" punk eta hardcore diskoei buruzko kalakan ariko dela iragartzen du egitarauak.
Urriak 23, 19:00etan: "Situación antirrepresiva en Catalunya al entorno libertario" solasaldia eta proiekzioa
Columna, Pandora eta Piñata operazioak aztertuko dituzte eta El Govern de la Por dokumentala ikusiko.
Urriak 24, 19:00etan: "Anarquismo en Rio de la Plata y Guerra civil española: una relación solidaria"
155 Simón Radowitzky komikiaren egile den Agustín Comotto-k emango du hitzaldia.
Urriak 26, 19:00etan: "Liburutegi eta liburudenda alternatiboak Euskal Herrian" mahai ingurua
Katakrak (Iruñea), DDT (Bilbo), Kaxilda (Donostia) eta Zapateneoko (Gasteiz) kideen eskutik.
Urriak 28, 11:00etan hasita: Serigrafia eta Zapbazkideen Topaketa
Bertsolariak, luntxa, poesia errezitaldia eta beste hainbat ekitaldik jantziko dute eguna.
Urriak 31, 20:30ean: Igor Arzuagaren musika eta poesia emanaldia
Urriaren 23tik 29ra txapak egiteko tailerra
Ekitaldi hauetarako dei egin dute etxetik mokadutxoa eramatera, bildutakoekin partekatzeko.