argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi
  • Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.

Hala Bedi @halabedi 2018ko maiatzaren 25

Gasteizko Udaletxean Mozal Legearen aurkako mozioa aurkeztu du Eleak/Libre dinamikak. 2015eko uztailaren 1ean indarrean jarritako “lege injustu” honen aurrean, Udalak ez du mozioa onartu eta EAJ eta PSE aurka agertu dira, ez dituzte hiru puntuak onartu:

  • Mozal Legearen eta gainerako lege injustuen aurkako jarrera publikoa berrestea.
  • Lege hau berriz aplikatzen bada, salaketa publikoa egitea eta zigortuari babesa ematea.
  • Udaleko ordezkaritza publikoaren gehiengoa lege honen aurka egonik, lege hau ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.
Disidentzia zigortzeko legea

Mugimenduak adierazi duenez, “protesta zigortzeko helburuarekin daude formulatuta Mozal Legearen neurriak”. Gaineratu dutenez, Mozal Legearekin ” ez dira soilik gertakariak kriminalizatzen; giza-taldeak ere kriminalizatuak dira”. Salatu dutenez, “polizia epaile bihurtzen da, poliziaren inpunitatea handituz eta herritarrak babesgabe utziz”.

 

 

 

EAJ eta PSE-EEren oharra

 

 

 

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.