argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko
  • Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.

Hala Bedi @halabedi 2022ko ekainaren 06a
Hala Bedi

Bi hilabete falta diren honetan, hasi dira Gasteizko Txosnak jaietan izango dituzten kontzertuak iragartzen.

Oraingoz, hauexek dira iragarritako kontzertuak:

  • Ibil Bedi: abuztuaren 5ean Nafarroako pop rock taldeak irekiko du txosnagunea.
  • Willis Drummond: Baiona, rock
  • Aiaraldeko Sound System: Aiaraldea, Dub soinu sistema
  • Tatxers: Iruña, Punk, mod, oi! eta pop
  • Sara Hebe: Argentina, hip hop
  • SUA: Maruri, indie rock eta post punk
  • ZETAK: Nafarroa, pop elektronikoa
  • DJ Bihotza
  • DJ Malandro