Gasteizko Udaltzaingoak burutu du desalojoa, ostegun goizean. Ertzaintza ere gerturatu da, eta agenteak bertan zirenei oldartu zaizkie.
Hala Bedik jakinarazi duenez, goizeko 11:00ak aldera Gasteizko Udaltzaingoaren hainbat patruila gerturatu dira Talka espazio feministara, sarrailagintza enpresa batekin. Espazioan mugimendurik ez zen momentuaz baliatu dira husteari bide emateko, eta gerturatu den jendeari hamar minutu eman diote gauzak jaso eta alde egiteko.
Denbora laburrean gerturatu da Ertzaintza, eta agenteek indarrez egin dute bertan ziren emakumeen kontra, bideo honetan ikusi daitekeenez:
🔴La Policía Local está cargabdo contra las mujeres que se han acercado hasta el espacio feminista Talka https://t.co/8wMq9znnPN pic.twitter.com/lyIIfZQV1d
— Hala Bedi (@halabedi) 2019(e)ko otsailaren 21(a)
Jakinarazi dutenez, Udaltzaingoak bi pertsona bat atxilotu ditu: kanpoan babesa helarazten zebilenetako bat, eta Talka barruan zegoen pertsona:
‼️ÚLTIMA HORA | La Policía Local se acaba de llevar detenida a la mujer que se encontraba dentro del edificio a la hora del desalojo: son dos las personas detenidas https://t.co/8wMq9znnPN pic.twitter.com/K8iNRWX93M
— Hala Bedi (@halabedi) 2019(e)ko otsailaren 21(a)
Atxilotuez gain, hainbat pertsona identifikatu dituzte, tartean hustearen jarraipena egiten zebilen Hala Bediko kazetari bat.
Hainbat lagun bildu dira eraikinaren inguruetan, Talkako kideei babesa helarazteko. Eraikina hustuta, Udaltzaingoak bueltako bidea hartu du.
Aurretiaz ere ahalegindu zen Udaltzaingoa Talkan sartzen, emakume talde batek Gasteizko Alde Zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu eta gutxira. Eraikina 2018ko abenduaren 15ean okupatu zuten, eta urtarrilaren 3an Udaltzaingoaren patruila batek bertan sartzeko saiakera egin zuen. Dena den, saiakera hutsean geratu zen kontua, ez baitzeramaten huste agindurik.