SuperCor Express izeneko denda zabaldu zuten duela hiru aste Zulaika kirol-denda zegoen lokalean.
Urteko 365 egunetan zabalik egongo da, eta ordutegi zabala du: goizean goizetik gaueko ordu txikiak arte egoten da zabalik El Corte Inglés taldearen parte den denda. Sindikatuek ez dute begi onez ikusten halako denden irekiera.
“Langileok atsedenerako eta kontziliaziorako dugun eskubidea urratzen dute igande eta jaiegunetan irekitzen dituzten komertzioek”, salatu du LAB sindikatuak. Gainera ekimena egin dute bertan eta ingurunean; bideoa zabaldu dute.
Albiste hau Hala Bedi -k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.