argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko Salburua eskolako zuzendaritzak bere funtzioak utzi ditu, irakasle gabeziari erantzuteko
  • Gasteizko Salburua eskolako zuzendaritzak gaurtik aurrera bere funtzioak utziko ditu, eta horren ordez, ikastetxean irakasletan dituzten hutsuneak betetzera jarriko dira."Langile gehigarririk ez izateaz gain, beste urtetan baino bi irakasle gutxiago ditugu" azaldu dute. Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ikastetxe honek falta dituen bi irakasleak kontratatzen dituenean beren zuzendaritza lanetara itzuliko direla iragarri dute.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 21a
Argazkia: Aintzira Guraso Elkartea.

Irailaren 21ean utziko dio zuzendaritza taldeak bere funtzioak betetzeari, bi hutsune hauek bete ahal izateko: haur hezkuntzako eta gorputz hezkuntzako postu bana. Eskola Kontseiluaren ezohiko bilera deitu du zuzendaritzak, erabaki honen berri emateko. "Zuzendaritza taldeak, bi langile horien eskaera irailaren 1etik kudeatu du, baina [Hezkuntza] sailetik ez du inongo erantzunik jaso. Egoera honen aurrean, eta izurriteak eragindako testuinguruan, eskolako ikasleen segurtasuna eta gelen funtzionamendu ona lehenesteko ahaleginean, ikasketa buruak eta zuzendariak berak, gorputz hezkuntza eta haur hezkuntzako taldeak beraien gain hartuko dituzte, falta diren bi irakasle hauen kontratazioa departamentutik gauzatu bitartean".