Gasteizko okupazio bulegoa martxan jarri dute dagoeneko, topatu.infok jakinarazi duenez. Hainbat kolektibo eta norbanakoren ekimenez abiarazi dute, Bilboko eta Donostiako okupazio bulegoen ostean.
Ostiralero egongo da irekita 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Okupazioaren inguruan gehiago jakin nahi duen eta okupatzeko asmoa izan baina nondik norako juridikoak ezagutzen ez dituen orori ateak zabaldu dizkiete proiektuaren arduradunek. Proiektuan parte hartu nahi duten guztiak ere besoak zabalik hartuko dituztela jakinarazi dute.
Bilboko okupazio bulegoak hainbat urte daramatza martxan. Donostiako bulegoa, Amara zaharreko Kaxilda liburu dendan dagoena, aurreko larunbatean aurkeztu zuten.