Protokoloa aktibatu du Mugimendu Feministak Gasteizen, azken egunetako eraso sexistak salatzeko. Egun Feministaren baitan, bi mobilizazio ezberdin egin dituzte: manifestazioa txosnetatik erdialdera eta elkarretaratzea Andra Maria Zuriaren plazan.
Lehenik eta behin, manifestazioa egin dute txosnetatik erdialderaino; ostean, kontentrazioa. Elkarretaratzearen amaieran, Mugimendu Feministako kideek hartu dute hitza, autodefentsa feministarako deia eginez emakume* guztiei.
Bertan ere, “nazkatuta” azaldu dira milaka herritarren aurrean, sistema hetereopatriarkalari “aski da” esateko ordua dela berretsiz. Azaldu dutenez, azken egunetan eraso ezberdinak egon dira: blusa batek emakume bat kolpatu zuen, eraso bat Florida parkean… “Orain eta bihar, ukitzen gaituztenean erantzungo dugu”
Albiste hau halabedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.