Gasteizko Mercedeseko lantegiak ez du behin-behineko 500 langileren kontratua berrituko. Apiriletik aurrera, hiru txandako produkzio eredua ezartzeari utziko diote, eta enpresak ez du baztertu kaleratze gehiago egitea.
Albistea gaztelaniaz jaso du Hala Bedi hedabideak eta El Correo egunkariak bildutako informazioa eman du. Zuzendaritzaren ustez, ezinezkoa da hiru txandak mantentzea enplegua erregulatzeko espediente bat aplikatu gabe. Ekoizpen ahalmenaren eta merkatu eskariaren artean "desfase handia" dagoela esan dute.
Behin-behineko kontratuak ez berritzeak lantegiko 500 langileri eragingo die, Emilio Titos Arabako lantegiko zuzendariak berak baieztatu duenez. Erabakiak gaueko txandari eragingo dio, eta 2021eko lehen hiruhilekoan izango du eragina.
Titosek berak ez du baztertu murrizketak eta langile finkoen kaleratzea apiriletik aurrera, hilabete horretan hiru txandako ekoizpen-eredua ezartzeari utziko baitzaio.
Sindikatuen arabera, zuzendaritzaren iragarpenak laster hasi behar den hitzarmen kolektiboaren negoziazioa baldintzatzeko estrategia bati erantzuten dio.