Gasteizko hilketa, genero indarkeriatzat jo du mugimendu feministak; hori dela eta, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat hiriburu eta herritan. Gasteizen berriz, manifestazioa egingo dute ostegunean Andre Mari Zuriaren plazatik hasita.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotuta jarraitzen du ustez bikotekidea hiltzeagatik atzemandako gizonak. Asteazkenean miatu zuten haren etxea eta datozen egunetan deklaratu beharko du epailearen aurrean.
Gertatutakoaren inguruan hipotesi guztiak zabalik daude oraindik baina bi azpimarratu ditu Ertzaintzak: genero indarkeria eta droga trafikoa.
Topatuk mobilizazioen orduak eta lekuak bildu ditu: