argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko hezkuntza zentro guztiak ixteko agindu du Jaurlaritzak
  • Martxoaren 23ra arte Gasteizeko hezkuntza zentro guztiak itxita egongo dira, haurtzaindegi eta unibertsitateak barne.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 09a
Gasteizko EHUko kanpusa.

Bastidako bi ikastolak izan dira lehenak ateak ixten, haur baten positiboagatik. Gasteizko Odon de Apraiz ikastetxea izan da hurrengoa, bertako irakasle bik positibo eman ostean. Orain, Lakuak hiriko hezkuntza zentro guztiak ixteko agindua eman du, printzipioz martxoaren 23ra arte.

Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Gasteizko hezkuntza zentroetako zuzendariekin batu da gaur, martxoaren 9an, eta bilera horretatik atera da eskolak izteko agindua. Neurri hori Italian ere hartu dute, martxoaren 5etik 16ra itxita egongo dira Italiako hezkuntza zentroak.