"Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko". Horretarako, Gasteizko Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du asteazkenean, eta manifestazioa larunbatean.
Gasteizko Gaztetxeak azken hilabeteotan eta “COVIDaren aitzakiapean” pairatu dituzten “eraso polizialak (isunak, identifikazioak, zelata etengabea…), kriminalizazioa eta ziurgabetasun orokorra salatu du. Gainera, “gaztetxe eta gune autogestionatuak itxita mantentzea bilatzen duten zentzu gabeko neurri eta politika instituzionalak” ere seinalatu nahi dituzte. Izan ere, pasa den larunbatean poliziak kide batzuk identifikatu zituen Gaztetxean, berriz ere espazioan egotea debekatuz.
Hortaz, eta “gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko”. Horretarako, Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du. Bukatzeko, gune autogestionatuen eta okupazioaren aldarrikapenak kalera aterako dituen “Lehertu Gasteiz” manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu du.
Elkarretaratzea maiatzaren 12an izango da, asteazkena, 19:00etan Plaza Berrian. Manifestazioa berriz, maiatzak 15ean, larunbatean, Andre Maria Zuriaren Plazatik abiatuko da 18:00etan.