Gasteizko Gaztetxeak 30 urte beteko ditu aurten. San Prudentzio egunean izango da urtemuga eguna, Prudentzi eguna, eta hainbat ekintzekin ospatuko dute urteurren berezi hau.
Diskoa kaleratu berri dute eta liburua ere bidean da. Leire Martinez de Marigorta, Gasteizko Gaztetxeko kide, izan da Zebrabidean, urtemugaren nondik norakoen berri emateko.
Albiste hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.