argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko garbiketa langileek garbiketa greba deitu dute hilaren 20tik 26ra
  • Azkena Rock jaialdia eta Judimendiko jaiak izango dira egun horietan.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2018ko ekainaren 05
Adostutakoa bete ezean, irailerako ere greba iragarri dute (Alea)

Hilaren amaieran greba egingo dute Gasteizko garbiketa langileek. FCC+GMSM-ko langileen %56k erabaki dutenez, greba izango da ekainaren 20tik 26ra. Azken Rock jaialdia edota Judimendiko jaiak izango dira egun horietan. Beste langile talde batek, %41k, irailera itxoitearen alde egin du; orduan amaigabeko greba bat egitea iragarri dute. Ekainean egitearen aldekoek ere bat egin dute irailean egingo denarekin.

Enpresak agindutakoa betetzen ez duela salatu dute langileek; baja edota hitzarmen kolektiboan adostutakoa ez duela betetzen esan dute. "Langile moduan dagozkigun eskubideak urratzen jarraitu dute, egungo lan hitzarmena eta akordioak bete gabe; hain zuzen, adostutakoengatik geratu zen bertan behera greba".