argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko euskararen etorkizunaz hausnartuko du Geu elkarteak
  • Urriaren 22an eta azaroaren 5ean eta 19an saioak antolatu ditu Oihaneder Euskararen etxean. Gasteizko euskaltzale guztiak gonbidatu nahi ditu elkarteak.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko urriaren 19a

GEU elkartearen 25. urteurrenaren atarian, Gasteizko euskararen egungo egoerari eta batez ere etorkizunari begiratuko dio elkarteak. Hori dela eta,  gogoeta prozesu bati ekingo dio eta hiru saio egingo ditu 2016ko udazkenean:

Gasteiz euskalduna eta GEU elkartea > Urriak 22, larunbata, 10:30-13:30

Eragin guneak eta ildoak > Azaroak 5, larunbata, 10:30-13:30

Euskaltzaleak martxan > Azaroak 19, larunbata, 10:30-13:30

Saioetara GEU elkarteko bazkideak, elkarteko zuzendaritza eta lantaldetako kideak, eta Gasteizko euskaltzaleak (beste kolektibo eta elkarte batzuetan ari direnak, norbanakoak,… gonbidatu nahi ditu Geu elkarteak. Oraindik aukera dago gogoeta prozesuko saioetan parte hartzeko.

Gogoeta prozesuan izena emateko: idatzi mezu bat info@geuelkartea.eus helbidera zure izen-abizenak eta kontakturako telefono edota helbide elektronikoa zehaztuz.

 

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra