"Gasteizko euskararen ahotsak" proiekturako crowfunding-ak 4.000 euroko aurrekontuaren %80 inguru eskuratu du hilabetean. Sei egun geratzen dira falta den dirua biltzeko. Ahotsak.com-ek azken bultzada ematen laguntzeko deia egin du.
Duela hilabete inguru abiatu zuen Ahotsak.com-ek Gasteizko euskaldunen hizkerak ezagutarazteko proiektuaren diru-bilketa. Egitasmoa Karena.eu euskarazko lehenengo crowfunding plataforman abiatu zuten; bertan dago oraindik laguntzeko aukera.
Azken hilabetean proiektua diruz lagundu dutenak eskertu ditu Ahotsak.com-ek. Modu berean, ekarpenik egin ez dutenak parte hartzera animatu ditu, “oraindik ere jendearen bultzada behar baita helmugaraino iristeko”.