Presio herritarra egin eta gaia Udalera eramateko asmoz, sinadura bilketa abiatu dute interneten, 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Espainia plaza izena hartu zuenak jatorrizko izena berreskuratu dezan: Plaza Berria.
Eskaera argudiatzeko testuan azaltzen denez, izen ezberdinak jaso ditu plazak. 1791n Justo Antonio Olagibel arkitektoak eraikia, Plaza Berria izenez ezagutu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan. Ondoren, Konstituzio Plaza, Alfontso XIII.a plaza eta Jauregiaren Plaza Zentrala izenak ere jaso zituen. “1936ko abuztuaren 26an Espainiako Gerra Zibilaren hasieran frankistak Gasteizen nagusi bilakatzean, plazak lehenbizikoz Espainia plaza izena jaso zuen. Bada garaia Plaza Berria izena ofizialki errekuperatzeko”, aldarrikatzen du ekimenak.
Dagoeneko 500 sinaduratik gora jaso ditu proposamenak.