Gasteizko aurrekontuei buruzko azken erabakia, EH Bilduren esku

  • EH Bilduk asanblada deitu du konfiantza galdeari buruz erabakitzeko; PPk ezezko "irmoa" emango dio Urtarani.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko otsailaren 02an - 09:28
EH Bilduko Miren Larrion eta Antton Belakortu (argazkia: Arabako Alea).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EH Bilduk asanblada deitu du larunbat honetan, Gorka Urtaran EAJko alkateak 2017ko aurrekontuak onartzeko aurkeztu duen konfiantza galdeari buruz erabaki bat hartzeko. PPko Euskadiko lehendakari Alfonso Alonsok, berriz, alkatearen "ahultasun politikoa eta ardura falta" salatu ditu, eta Gasteizko historian "krisi handiena" sortzea leporatu dio. Ezezko "irmoa" emango dio Urtarani. Leticia Comeron PPko zinegotziak nabarmendu du "galtzaileen itun" bati esker heldu zela Urtaran alkatetzara, eta uste du horrek ez duela "ezertarako" balio izan.

Astearte goizean iragarri zuen alkateak ezohiko formula erabiliko duela Udalaren "egoera desblokeatzeko" eta 2017ko aurrekontuak aurrera ateratzeko, behin udalbatzak kontuak atzera bota ondoren. Hala, astelehenean deitu du konfiantza galdea eztabaidatzeko ezohiko osoko bilkura. Bozketa horretan Urtaranek gehiengo sinplea lortzen ez badu, hilabeteko epea irekiko da oposizioak ordezko alkategai bat adostu eta aurkezteko. Hori gertatu ezean, alkateak udalbatzaren konfiantza lortu eta aurrekontuak automatikoki onartuko dira.

Alta, bigarren aukera bat da asteleheneko plenoan PPk, EH Bilduk edo biek abstentziora jotzea, eta gehiengo sinplearekin aterako litzateke aurrera aurrekontua.

Nolanahi ere, EH Bilduren eta PPren esku dago azken erabakia. Alkateak badaki oso zaila dela EH Bildu eta PP ados jartzea zentsura mozioa aurkeztu eta hautagai alternatibo bat adosteko. 

Abstentzioa mahai gainean

Abstentzioaren inguruan galdetuta, Miren Larrion EH Bilduko bozeramaileak iradoki du aukera hori aztertuko dela larunbateko batzarrean: "Urtaranek ireki duen zuloa itxi behar dugu, hori da lehentasuna, ezohiko egoera hau desaktibatu behar dugu; aztertu behar dugu nola egiten dugun hori. Nire posizioa da zuloa itxi behar dugula eta akordio zabalak bilatu behar direla egungo egoera gainditzeko".  

Dena den, EH Bilduko zinegotziek konfiantza galdea aurkezteko erabakia gogor kritikatu dute, eta nabarmendu dute Gasteizko Udala "ez dagoela blokeatuta", eta horrenbestez "beharrezkoa ez den ezohiko neurri bat" hartu duela alkateak. 

EH Bilduko zinegotzi Antton Belakortuk gaineratu duenez, talde abertzaleak konpromisoa hartu zuen udal gobernuarekin "hiriko gai nagusiak" aurrera ateratzeko, eta modu horretan konfiantza galdea saihesteko. Alta, EH Bilduko eledunen ustetan, "inaugurazioak" eta "argazkiak egitea" lehenetsi ditu Gorka Urtaran alkateak, eta herritarren beharrak "alboratu" ditu.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
Arartekoaren justizia errestauratibo bidez konpondu dute arrazakeria gatazka bat, epaitegira jo gabe

2023ko irailean, jatorri senegaldarreko hiru pertsonari Gasteizko gaueko aisialdirako lokal batera sarrera ukatu zieten. Diskriminazioa jasan zutenak eta lokaleko jabea Arartekoaren egoitzan bildu dira, eta akordio batera iritsi dira.


Auzoan Bizik salatu du Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza batetik etxegabetu nahi dutela familia bat Gasteizen 

Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.


Zaharraz Harro! jaiak
Beren atarietan etxebizitza turistikoak debekatu dituzten auzokideak omendu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean

Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]


Astelehenean hasiko dira Gasteizko Zaharraz Harro! jaiak

Igandera arte luzatuko dira Gasteizko Alde Zaharreko jaiak, auzo harrotasuna, autogestioa eta parte hartzea ardatz. Aurtengoa 16. edizioa dute, eta 80 jardueratik gora antolatu dituzte auzoko herri mugimenduek, elkarteek, bizilagunek, edo komertzio eta tabernek.


2024-06-21 | Gedar
Gasteizko Azkena Rock jaialdiko lan-baldintza miserableak salatu ditu Laneko Autodefentsa Sareak

Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.


Betoz judutarrak Gasteizera

Gasteizen, Espainiako Estatuaren mendeko beste hiri batzuetan bezala, bazen juderia bat, kale/auzo bat, non judutarrak bizi ziren. Kale hori Alde Zaharrean dago, Barruko kale berria du izena, jende gehienak gaztelaniazko izena erabiltzen duen arren Nueva dentro.

Orduko... [+]


2024-06-17 | Hala Bedi
Berakah-k familiak etxegabetzen jarraitzen du Gasteizko Alde Zaharrean, udalaren axolagabekeriaren aurrean

Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]


18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen sexu erasoa leporatuta

Adingabe bat bortxatu izana egozten zaio gazteari, zenbait komunikabideren arabera. Lakuabizkarra auzoan izan da erasoa, larunbatetik iganderako gauean, auzoko jaien testuinguruan. Kontzentrazioa egin dute erasoa gaitzesteko.


“Elkarrizketarako dei zintzoa” egin die Mugimendu Sozialistak Gasteizko Txosna Batzordeari eta Bilboko Konpartsei

Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-11 | ARGIA
Gasteiz Antzokiak ateak ireki ahalko ditu azkenean, udalarekin akordioa lortuta

Gasteiz Antzokia kudeatzen duen Lazarraga kultur elkarteak eta Gasteizko Udalak hurrengo egunetan sinatuko duten hitzarmenari esker, antzokiak ateak zabaldu ahal izango ditu laster. Kultur elkarteari udalak egotzitako zor ekonomikoa bost urtetan ordaintzea adostu dute, besteak... [+]


Gasteizko auzoetako jaietako protokolo feminista martxan da

Hiru ardatz nagusi ditu protokoloak: pedagogia, prebentzioa eta erantzuna. 24 orduz aktibo egonen da erasoak salatzeko telefono zenbakia: (+34) 747 414 834.

 


Gasteizko Txosna Batzordeak aldarrikatu du “zilegitasun osoa” duela erabakitzeko nola eta norekin egin nahi duen lan

Mugimendu Sozialistak egin dien beto salaketaren aurrean, beren posizioa defendatuz oharra kaleratu du Gasteizko Txosna Batzordeak (GTB). "GTB-n parte hartzea ez da inola ere eskubide bat bere horretan, hurbiltze-prozesu baten emaitza baizik, elkarrekiko errespetuan... [+]


Euskadiko Orkestrak 24-25 denboraldia aurkeztu du “kontrastea eta araoa” lelopean

Ohiko errepertorioko obrei gehituko zaizkien berriek emango dute kontrastea eta araoa, berriz, Pascual Aldarveren Akelarre obrak ekarriko duela jakinarazi dute. Orkestraren programazioak nazioartean ezagunak diren zuzendariak, solistak eta abesbatzak barne hartuko ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude