Ostiralean, urtarrilaren 27an, elkarretaratzea egingo dute langileek 13:00etan Ama Zuriaren plazan. Besteak beste, negoziazioa eta soldata igoerak eskatzen dituzte.
Urtarrilaren 16an hasi zuten greba mugagabea Gasteizko Arteche-Hitachi enpresako langileek. Metalgintzako sektoreko fabrika da, neurketa transformadoreak egiten dituzte eta 62 langile ditu. Arteche-Hitachi enpresare akzioen %51 Artecherenak dira (burtsan kotizatzen du Artechek), eta gainontzeko zatia Hitachirena.
Soldata maila duinak bermatu eta aberastasuna behar bezala banatuko duen hitzarmen kolektiboa nahi dute, ELA sindikatuak azaldu duenez.
Grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da produkzioan. Grebalariek lanuzteekin jarraitzeko borondatea azaldu dute “plantillaren baldintzak hobetuko dituen hitzarmen kolektiboa lortu arte”.
Ostiralean, urtarrilaren 27an, elkarretaratzea egingo dute langileek 13:00etan Ama Zuriaren plazan.