argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko zezenketetan ikusle gutxi eta Udala arduratuta
  • Udala hiriko festetako zezenketen jaitsiera aztertu beharrean dagoela esan du Idoia Garmendia Gasteizko alkateordeak. Datuen arabera, zezen plaza gehien bete zen eguna abuztuaren 7a izan zen 3.232 ikuslerekin, guztira %41,26ko okupazioa. Jende gutxien joan zen egunean 1.068 ikusle izan ziren, okupazioaren %13,63.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 13a
Bere esanetan Gasteizko zezenketak desagertu egingo direla esatea gehiegizkoa da. Argazkia: europapress

Datuak oso kaxkarrak direla ikusita, Udalak gaia aztertuko du eta asistentzia emaitzak hobetzeko ahal diren neurriak hartuko direla esan du Garmendiak. Bere esanetan Gasteizko zezenketak desagertu egingo direla esatea gehiegizkoa da.

Zezenketak alde batera utzita, festen balorazio positiboa egin du Garmendiak, iaztik hona bisitarien kopurua %3,8 hazi da. Ekitaldi jendetsuena Zeledonen jaitsiera izan zen, Andra Mari Zuriaren plazan 80.000 pertsona bildu zituen.

Donostian zezenketarik ez

Donostian zezenketen inguruko eztabaida hasi zela urteak dira. Aurtengoa izango da zezenketarik gabeko lehen Aste Nagusia. Baionan ere polemika eragiten duen praktika da zezenketena.