argia.eus
INPRIMATU
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona
  • Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta asteartean eraman du epailaren aurrera

Ainara Rodil Jaime 2024ko martxoaren 18a

41 urteko gizonezkoa astelehen goizean atxilotu zuen Poliziak, bikotekide ohia zenbait orduz atxikita eduki eta eraso egitea egotzita. Biktimak ihes egitea lortu eta Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan. Salatu zuenez, lokal batean atxikita izan zuen ordu luzez, eta eraso fisikoak eta sexualak egin zizkion.

Ertzaintzak atxilotu egin zuen astelehenean, eta asteartean eraman du epaitegira. Genero indarkeria, sexu erasoa eta urruntze agindua urratzea leporatzen zaio.