argia.eus
INPRIMATU
Gasteizen azken egunetan izan diren eraso matxistak salatu ditu Itaiak
  • Gutxienez lau emakumeri egin diete eraso Gasteizen azkenaldian. Hori dela-eta, Itaiak elkarretaratze batera deitu zuen atzo arratsalderako, 'Indarkeria matxista orori aurre egin' lelopean.

Gedar @GedarLangileKZ 2022ko apirilaren 13a
Argazkia: Gedar

Joan den asteburuan, gutxienez lau emakumek jasan dute indarkeria matxista Gasteizen (Araba). Batetik, emakume bat bortxatu zuten larunbat goizaldean, eta bestetik, hiru emakumeri eraso zieten haien bikotekideek larunbatean nahiz igandean.

Eraso horien aurrean, protestara deitu zuen Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu zuen atzo arratsalderako: Indarkeria matxista orori aurre egin aldarripean, 19:30ean izan zen protesta, Andra Mari Zuriaren plazan.

Gasteizko Itaiak azaldu zuen indarkeria matxistaren auzia lantzen eta horri "aurre egiteko gaitasunak antolatzen" jarraituko duela.