argia.eus
INPRIMATU
Gasteizeko Legebiltzarrak ez du aintzat hartu pobreziaren aurkako Herri Ekimen Legegilea
  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztutako pobreziaren aurkako eta diru sarrerak bermatzeko errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) atzera bota du Eusko Legebiltzarrak, "EAJk, PPk eta PSOEk entzungor egin ostean 51.000 herritarri", Steilas sindikatuak salatu duenez.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 07a

"Pobrezia bukatzea, Eusko Legebiltzarraren esku". Izenburu hori du Zigor Oleagak ARGIAren 2629. zenbakian (2019-01-27) plazaratutako erreportajeak.

Hauxe da artikulua irekitzen duen pasartea: “Ikusten genuen hazkunde ekonomikoko fase batean egonik ere pobrezia eta bazterketa gora doazela”, zioen Eskubide Sozialen Kartako kide Bea Martxuetak. Honen aurrean, 2018ko martxoan abiatu zuten Babes Sozialeko Sistema Publiko eta Kalitatezko Baten Aldeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) Gasteizko legebiltzarrean, eta urrian hura babesten duten 51.000 herritarren sinadurak aurkeztu zituen Kartak. Talde politikoek proposamena otsailean eztabaidatu eta bozkatuko dutela aurreikusten da. Hurrengo asteak, beraz, erabakigarriak izango dira ekimen herritarraren ibilbidearentzat (Nafarroako legebiltzarrak iragan urteko martxoan itxi zion bidea HELari)".