argia.eus
INPRIMATU
“Gasteiz Antzokiaren proiektuarekin bat egiten dute alderdi guztiek, beraz, epeak eta finantzabidea finkatzea eskatzen dugu”
  • Gasteiz Antzokiaren proiektuak 9 urte beteko dituenean, epeak, egitura juridikoa eta finantzazioa lehenbailehen adostea proposatu dute Lazarraga Kultur Elkarteko kideek, argitaratutako iritzi-artikulu batean.

Hala Bedi @halabedi 2018ko urtarrilaren 23a

Ibilbide luzea eginda eta lekua adostuta, hurrengo pausoak jakinaraztea baino ez da falta udal-ordezkarien aldetik. Horixe espero du Iñaki Lazkano Lazarraga Kultur Elkarteko kideak. Euskaltzañeon topagune eta kultur eragile izango den proiektua abiatzea Gorka Urtaranen lehentasun kontua dela nabarmendu du.