argia.eus
INPRIMATU
Garzonek bere izena daraman webgune kritikoa itxi nahi du
Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 17a
www.baltasargarzon.es webgunearen azala.

Baltasargarzon.es orrialdeak magistratu ohiaren biografia ofizialean azaltzen ez diren informazioak biltzen ditu: besteak beste, ustelkeria eta  tortura kasuak, eta, giza eskubideak bermatzen ez dituzten gobernuekin edukitako harremanak. Norbanakoek eta kolektiboek egindako ikerketa, datu eta iturriek osatzen dute webgunea.

Garzonek dio orrialdeak ez duela inongo loturarik berarekin eta ixteko eskatu du. Orrialderen arduradunek berriz uste dute hori ez dela horrela, eta Garzonek webgunea “zentsuratu” nahi duela salatu dute.

Orrialde digitaleko arduradunek webgunea ixteko arriskuaren aurrean, beste domeinu bat jarri dute martxan  www.noagarzon.org.