Baltasar Garzon Audientzia Nazionaleko epaileak Hagako epaitegira (Herebehereak) lekualdaketa eskatu du. Bertan luzagarriak diren zazpi hilabete egingo lituzke. Epaileak ez du Audientzia Nazionaleko bere plaza galduko eta bere aurka Tribunal Gorenean irekita dauden hiru kasuek aurrera jarraituko dute. Bere lana Hagatik egingo luke, baina beharraren arabera, Congo, Uganda, Kolonbia edo Sudanera joan beharko luke, Hagako Nazioarteko epaitegian kasuak irekita baitituzte herrialde hauek.