argia.eus
INPRIMATU
Garzon Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemalditik kanpo, tortura dela eta
  • Asteazkenean Baltasar Garzonek estreinatu behar zuen Giza Eskubideen Zinemaldia, baina ez zen bertan izan. Torturaren Prebentziorako eta Salaketarako Koordinadora Katalanak eskutitza bidali zion jaialdiko zuzendariari torturak estali zituela azalduz, eta epailearen hitzaldia eta bere pelikularen emanaldia bertan behera utzi dituzte.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 21
Tortura estali zuela eta baztertu dute Garzon (Argazkia: 20 Minutos)

Koordinadorak antolakuntzari bidali dion eskutitzak dionez, Baltasar Garzon “zalantzan jarri dute giza eskubideen aldeko entitate gehienek”. Berak zuzendutako epaietan torturak ikertzeko “ezer egin ez zuela” salatu dute.

Antolatzaileek Garzonen aukeraketa justifikatu dute nazioartean “frankismoaren kontrako eta memoria berreskuratzearen aldeko erreferente” delako.

Garzonen ordez, antolakuntzak Ada Colau gonbidatzea erabaki du. Jon Herranzen “La Plataforma, El Documental” emango dute, Hipotekak Kalteturiko Plataformaren sorrerari eta historiari buruzko dokumentala.

Unescok erreferentetzat duen jaialdia da Bartzelonakoa. Hemen programazio osoa.