argia.eus
INPRIMATU
‘Gartxot’ filma saritu dute Bordeleko Animazio Zinemaldian
  • Gartxot. Konkista aitzineko konkista pelikulak film luze onenaren saria jaso du Bordeleko Les Nuits Magiques animazio filmen nazioarteko jaialdian. Aurten 22. edizioa zuen eta abenduaren 5etik 18ra bitartean egin da. Zinemaldi honetan epaimahaia ikusleek osatzen dute, haien botoek erabakitzen dituzte irabazleak.

Josu Urtubia @otxua 2012ko abenduaren 20a

Asisko Urmenetak eta Juanjo Elorduik zuzendu dute film hau.

Gartxot. Konkista Anitzeko Konkista filmaren trailerra.