Larunbat eta igandean Gartxot Eguna ospatuko dute Itzaltzun (Nafarroa). Gartxot pertsonaiaren kondairan oinarritutako egun hau 2009an hasi zen egiten eta “euskal kultura eta hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzea” du helburu.
Aurten ekitaldi bakarra egingo da Itzaltzutik kanpo eta honek emango dio hasiera Gartxot Egunari: Eusklabo Alaiak liburu ilustratuaren aurkezpena egingo da Ezkarotzen, larunbatean 12:00etan Ibar Etxean. Gainerakoan, hemen asteburuko egitaraua:
Urtarrilaren 20, larunbata. Ezkarotzeko ekitaldiaren ostean 13:30ean “bermuta” eta zanpantzarren kalejira Itzaltzun. 14:30etan Bazkari herrikoia. 16:30etan Bertso saioa dinamikoa, Uxue Alberdi eta Miren Artetxerekin. 19:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ-en emanaldia. 21:00ean “bokata” afaria. Ondoren Gathübi eta Dj Ezekiel. 02:00tan Karparen Itxiera. Urtarrilak 21 igandea, 10:00etan Elkorretara mendira ibilaldia. 12:00etan haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan. 14:30ean bazkari autogestionatua. Eta 15:30 ean Mattin Lerissa, Behorlegiko kantariaren emanaldia.