argia.eus
INPRIMATU
Gartxot Eguna egingo dute asteburuan Itzaltzun
  • Gartxoten kondaira birizirik da haren sorterrian, eta aurten ere gurtuko dute Itzaltzuko (Nafarroa) bardoa, larunbatean eta igandean.

Berria egunkaria @berria 2019ko urtarrilaren 18a
Elkorretarako ibilaldia, 2018ko Gartxot Egunean. Argazkia: Jagoba Manterola/Foku

Euskara, kondaira eta auzolana, Gartxot Eguna urtero ospatzen dute Itzaltzun (Nafarroa), Gartxot Ekimenak antolatuta. Larunbatean eta igandean egingo dute jaia aurten, eta egitarau oparoa prestatu dute horretarako.

Hilaren 19an, Lezo Urreiztietari buruzko Jainkoak ez dit barkatzen filma aurkeztuko du Josu Martinez zuzendariak, 12:00etan, Ezkarozeko ibar etxean. Bermuta hartuko dute ondoren Itzaltzun, eta Asisko Urmeneta AztiHitza liburuaren bueltan ariko da 13:45ean, Anduña Ibaia elkartean. Bazkariaren ostean, bertso saio dinamikoa egingo dute Miren Artetxe, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin. Amoranteren emanaldia izango da 19:00etan, "herri musika eta esperimentazioa fusionatuz". Gathubik joko du segidan, eta haiekin batera, Ezekiel disko jartzaileak girotuko du afalostetik aurrerakoa. 

Igandean, berriz, ibilian hasiko dute eguna. Ibilaldi musikatua —"edo ez"— egingo dute Elkorretara, 10:00etan, eta Porrotxen emanaldia 12:00etan. Bazkari autogestionatuarekin agurtuko dute asteburua.

Txartelak eskuratzeko, gartxotekimena@gmail.com helbidea jarri dute eskura.

Albiste hau Berria egunkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.