argia.eus
INPRIMATU
Gartxot bardoa omenduko dute
asteburuan Itzaltzun
  • Itzaltzun Gartxot koblakaria omenduko dute asteburuan urteroko legez. Gartxot ekimenak egitarau oparoa antolatu du larunbat eta iganderako. (Argazkia handiago ikusteko klikatu hemen).

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2014ko urtarrilaren 17a

Larunbatean, urtarrilak 18, 9:30tan abiatuko da herriko plazatik Gartxot hil zen Elkorretako kobara bisita. Gartxoten ibilbidea  14:30ean bazkari autegestionatua egonen da 16:30ean Gartxot ekimeneko batzarra egingo dute. 18:30ean Otxandategi abesbatzak kantu emanaldia eskainiko du Ezkarotzeko Ibar Etxean. 21:30ean Amaren Alabak taldearen emanaldia izanen da eta ondoren afari herrikoia.

Igandean 11:30ean joaldunekin kalejira abiatuko dute herritik. 12:00etan Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumentala eskainiko da egileen parte hartzearekin; ordu berean, haurrentzako txapa tailerra eginen dute. 14:30ean babajan herrikoia egonen da, eta bazkalostean Petti abeslari beratarrak kontzertua eskainiko du.

Arturo Kanpion, idazle nafarrak 1917an idatzitako "El bardo de Itzaltzu" (Itzaltzuko bardoa) lanarekin egin zen ezagun Gartxot, Erdi Aroko koblakariaren istorioa. Ondoren, Benito Lertxundik Itzaltzuko bardoa izeneko abestia eskaini zion.

2003an Gartxot komiki liburua argitaratu zuen ARGIAk Asisko Urmeneta, Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan Gartxot, konkista aitzineko konkista helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzenduta.

Antzerkira ere eraman zuten Gartxoten kondaira eta Amorebieta-Etxanoko Gazteriak grabatuko bideoan ikusgai dago osorik.