argia.eus
INPRIMATU
Garraio txartel bakarra Euskal Herri osorako?
  • Euskal Herri osorako garraio txartel bakarra egin dadila proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoan erabiltzen den Mugi sistema eredu hartuta.

Ane Lusarreta 2014ko maiatzaren 29a
Gipuzkoan erabiltzen den Mugi sistema eredutzat hartuta txartel bakarra Euskal Herri osoan ezarri nahi du Foru Aldundiak. (Argazkia: Diario Vasco)

Proposamenak “onura nabarmenak” ekarriko dituela adierazi du Aldundiak, garraiobide aldaketak era errazago eta merkeagoan egitea kasu.

Euskal Autonomia Erkidegoan tarifa integraziora iristea da helburua, salneurri mailakatua eta bateratua ezarrita. Eremu zehatzak finkatuta prezioak guneen arabera aldatuko lirateke, eta erabileraren araberako deskontuak egongo lirateke Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenaren arabera.

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian erabiltzeaz gain, Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira sistema hedatzea ere aurreikusten du Aldundiak, bertako erakundeen onespena baldin badute.