Garoñaren itxiera negoziatu egin daitekeela uste dute konpainia elektrikoek

  • Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak, hura 2019ra arte ustiatzen jarraitzeko eskaririk ez dio egin Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, eskaria egiteko epea jada amaitu den arren. Espainiako Gobernuak ontzat eman du Garoña 2013an ixtea, baina Nuclenor enpresa osatzen duten Endesa eta Iberdrola konpainia elektrikoek uste dute itxiera negoziatu egin daitekeela oraindik. Bestalde, Juan Vicente Herrera Gaztela Leongo presidentea Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroarekin bilduko da, "itxieraren ondorio kaltegarriez" hitz egiteko, Diario de Burgos egunkariak plazaratutako elkarrizketan dioenez.


2012ko irailaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Garoñaren itxiera eskatu zuten igandean ehundaka lagunek.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nuclenorrek pasa den astean jakinarazi zuenez, sektorearen araudiak sortzen duen "ziurgabetasuna" argitu bitartean, ez du luzapen eskaririk egingo. "Ziurgabetasun" horren atzean arrazoi ekonomikoak daude. Industria Ministerioak oraindik ez du jakinarazi nuklearren sektoreari zenbateko zergak jarriko dizkion, eta hori da Nuclenorri zalantzak sortzen dizkiona.

Soraya Saenz de Santamaria PPko bozeramaileak esan du Gobernuan ez dela deus aldatu, "konpainia elektrikoetan" baizik, eta Nuclenor dela azalpenak eman behar dituena.

Garoñaren aurkako martxa jendetsua

Ehundaka lagunek parte hartu zuten atzo Garoñako zentralaren aurka Barcina del Barco (Burgos) herritik abiatuta egin zen martxan. Garoñaren aurkako koordinakundearen hitzetan, Nuclenorrek luzapena ez eskatzeak "bi gezur" jarri ditu agerian: "Zentrala ez da segurua eta energia nuklearra ez da merkea". Garoñaren finantzazioaren harira, Rafael Mendez kazetariak Jada ez da errentagarria horrelako nuklear bat? galderari erantzun zion pasa den ostiralean El País egunkarian. Analisia irakurri (gaztelaniaz).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Garoñako zentral nuklearra: Erradiografia zorrotza 35 urteko eraikinari
Bertaratu arte, ia ezinezkoa da Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ikustea. Valderejoko parke naturalaren ondoan, haitz garaien babespean dago eta lakuak eta paisaia berdeak inguratzen dute. Aparteko lekua da, natura hutsa. Bihurgune bat hartu ostean, ordea, tximini... [+]

2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zentral zaharkituari ez dizkiote ateak itxi nahi
«Onartezina eta ulertezina da honelako planta batek (Garoñakoak) gaur egun oraindik ere martxan jarraitzea. Bere eragin esparruan bizi diren milioi bat inguru pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen dituen erloju bonba da eta martxan jarraitzeak kalte egiten... [+]

Garoña itxita uztea edo berriro zabaltzea, biak kezka iturri

Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan


Garoña 2011: garaipena atzamar puntetan
Garoñako zentral nuklearra 2011n itxiko da azkenean. Ez da onena, baina ezta txarrena ere. Egia esan, aukera okerren artean zuzenetakoa da, betetzen bada bederen eta jadanik badirudi Espainiako Gobernuak oso gaitza izango lukeela atzera egitea. 40 urte egitean itxiko... [+]

2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


2019-08-30 | ARGIA
2021ean hasiko dira Garoñako zentral nuklearra eraisten, Espainiako Gobernuak dioenez

2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.


Garoñako langileek jasotako irradiazio-mailan irregulartasunak atzeman dituzte azken ikuskapenean

Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude