Garoñako zentral nuklearraren etenaldiari “buelta eman diezaioketela” helarazi die langileei berau kudeatzen duen Nuclenor enpresak. Industria Ministerioak larunbata baino lehen bidali behar du ustiaketa eteteko dokumentazioa. Haatik, zentralaren etorkizuna argitu arte “langile guztiek lanpostua mantenduko dutela" adierazi du Alberto Cesar Gonzalez enpresa-batzordeko presidenteak.
Gonzalezen hitzetan, astelehenetik aurrera trantsizio garai bati ekingo diote, zeinak “egunak, asteak, edo hilabeteak” iraun ditzakeen. Langileen betebeharrak “ez dira gehiegi aldatuko”, Garoña geldialdian baitago 2012ko abendutik; zentralaren segurtasuna bermatu eta erregaien kontserbazioaz arduratu beharko dira.
Etetea behin-behinekoa izan daitekeela uste badute, Industria Ministerioak zentralaren jarduera gelditzeko arrazoiak ekonomikoak direlako da, Gonzalezen arabera. Garoñak aktibo jarrai dezan, Espainiako Gobernua eta Nuclenor adostasun batera iritsiko direla espero dute.